Muki berdea!

IRRIAren 138. zenbakian ikusi dugun bezala, denok ez dugu nazka berdi sentitzen. Batzuentzat nazkagarria dena, atsegina izan daiteke beste batzuentzat. Guk etxean egiteko esperimentu dibertigarria proposatzen dizuegu: muki berdea egitea!

Zer beharko duzu?

Osagai gutxi batzuk baino ez dituzu beharko:

  • goilarakada 1 arropa-garbikari (denekin ez da emaitza bera lortzen; egin proba marka desberdinekin.)
  • katilu erdia kola (txuria edo gardena)
  • katilu 1 sodio bikarbonato
  • margo edo koloratzaile berdea

Nola egin?

  1. Nahastu kola eta garbikaria.
  2. Bota koloratzailea nahi duzun kolorea lortu arte.
  3. Erantsi nahasketari sodio bikarbonatoa eta jarraitu nahasten.
  4. Hartu eskutan eta eman bueltak, eta bueltak… Muki berde erraldoia egin duzu!
Scroll to Top