IRRIA 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzako aldizkaria da.
Eskolan nahiz etxean, bakarka nahiz helduen laguntzarekin, etxeko
txikienen artean irakurzaletasuna, sormena eta ahozkotasuna sustatzea du helburu.
Tresna hezitzaile bat izan nahi du IRRIAk, betiere ikuspegi ludiko, erakargarri eta jostagarri batetik, jolasa baita ikasteko modurik hoberena.
Ale bakoitza gai bati buruzkoa da, eta horren inguruan dabiltza aldizkariaren atalak: ipuinak, komikiak, zientziako infografiak, jolasak, denbora-pasak, eskulanak…
Arreta handiz zaintzen ditugu gaiak, edukiak eta diseinua; haurrak hitzen eta irudien fantasian eta sormenean heztea bilatzen du IRRIAk.