Zenbakiak, kopuruak, elementuen zenbaketak… IRRIA aldizkarian alez ale agertuz joan diren jolasak edo denbora-pasak bildu ditugu hemen, pentsamendu logiko-matematikoa modu jostagarri batean lantzeko lagunduko digutenak.
Bilatu irudiak
Zenbakiak eta kopuruak lotu
Zenbaki ezkutuak
Zenbaki ezkutuen jolas honetan, haurrak hutsik dauden gelaxkak osatu behar ditu, dagokien zenbakiak idatziz. Horretarako, goiko zerrendari begiratu, dagokion irudia bilatu, eta horren lekuan zer zenbaki ezkutatzen den ondorioztatu behar du.
Jolas honek eskatzen du, beraz, irudi berdinen arteko erlazioak egitea, zenbakien sekuentzia osatzea, zenbaki-irudi loturak egitea…