Yoga-saio batean gorputzarekin egiten diren mugimenduei eta posturei Asana deitzen diegu. Horiek bizkarezurraren eta gorputzaren mugimenduak ahalbidetzen dituzte. Etzanda, eserita, belauniko eta zutik egin daitezke asanak, eta, jarrera fisikoaz haratago, hainbat barne jarrerarekin konektatzen laguntzen digute.
Hemen ditugu indarra eta egonkortasuna lantzeko asanak. Indarra bi norabidetan ulertu eta landu dezakegu yogaren bitartez. Batetik, indar fisikoa dago, asana bidez garatu daiekeena. Bestetik, barne indarra dugu guztiok; handia da gure barne indarra, baina hura egonkortzen, argitzen eta ongi erabiltzen ikasi behar da. Barne indar hori ezinbestekoa zaigu garapenerako eta gure helburuetara hurbiltzeko. Asana jakin batzuk praktikatuz, fisikoki indarra landuko dugu, eta jarrerarekin gure barne indarra.
Testuak: Yoke Yoga Klasiko elkartea
Marrazkiak: Paula Estevez
Itzuli Haurrentzako yoga sarrera-orrira.