Yoga-saio batean gorputzarekin egiten diren mugimenduei eta posturei Asana deitzen diegu. Horiek bizkar-hezurraren eta gorputzaren mugimenduak ahalbidetzen dituzte. Etzanda, eserita, belauniko eta zutik egin daitezke asanak, eta, jarrera fisikoaz haratago, hainbat barne jarrerarekin konektatzen laguntzen digute.
Umiltasuna pertsona ororen ezaugarri positibo bat da, eta garatua edo potentziatua izan behar da. Umiltasunez aritzen denak tentsio gutxiago izan ohi du, eta jarrera adeitsu eta zintzoagoak ditu. Umiltasunak oreka ematen digu, eta, jarrera hau besteekiko lantzen badugu, besteek ere umiltasunez jardungo dute gurekin.
Asana jakin batzuk eginez, umiltasun jarrera landuko dugu.
Testuak: Yoke Yoga Klasiko elkartea
Marrazkiak: Paula Estevez
Itzuli Haurrentzako yoga sarrera-orrira.