Yoga gorputza, adimena eta beste hainbat alor lantzen dituen zientzia edo filosofia da, konektatu egiten gaituena geure buruarekin eta geure barnearekin. Hala definitzen dute zer den yoga Yoke Yoga Klasikoko Elkarteko kideek.

Yoga-saio bat egiteko, egitura bati jarraitu behar zaio eta kontzeptu garrantzitsu batzuk hartu behar dira kontuan. Egokitzapena, malgutasuna, indarra, egonkortasuna, umiltasuna, oreka, kontzentrazioa, erlaxazioa… Horiek guztiak azaltzen dizkigute Nola egituratu yoga-saio bat dokumentuan. Gida horren laguntzarekin, eta “Haurrentzako yoga” ateleko fitxekin, yoga-saio bat antolatu ahalko dugu etxeko txiki nahiz helduekin.

Azken komikiak

Previous
Next
Scroll to Top