Yoga-saio batean gorputzarekin egiten diren mugimenduei eta posturei asana esaten zaie. Horiek bizkarezurraren eta gorputzaren mugimenduak ahalbidetzen dituzte. Etzanda, eserita, belauniko eta zutik egin daitezke asanak, eta, jarrera fisikoaz haratago, hainbat barne jarrerarekin konektatzen laguntzen digute.
Hemen ditugu oreka lantzeko asanak. Yogaren bitartez, oreka lortzea bilatzen da gorputzean nahiz adimenean. Biak elkarri loturik daude, bataren ezegonkortasunak bestearena ere eragin baitezake.
Hainbat jarrerek adierazten digute oreka falta dagoela: postura aldaketa etengabeak, urduritasuna, kolpe txikiak hatzekin, azkazalak hozkatu, esaldi konexiorik gabeak edo amaitu gabeak, gehiegizko hitz-jarioa…
Oreka esperimentatzeak, beraz, auto-kontrolean lagunduko digu. Asana jakin batzuen bidez, oreka fisikoa nahiz adimenekoa landuko dugu.
Testuak: Yoke Yoga Klasiko elkartea
Marrazkiak: Paula Estevez
Itzuli Haurrentzako yoga sarrera-orrira.




