Yoga-saio batean gorputzarekin egiten diren mugimenduei eta posturei Asana deitzen diegu. Horiek bizkarezurraren eta gorputzaren mugimenduak ahalbidetzen dituzte. Etzanda, eserita, belauniko eta zutik egin daitezke asanak, eta, jarrera fisikoaz haratago, hainbat barne jarrerarekin konektatzen laguntzen digute.

Hemen ditugu malgutasuna lantzeko asanak. Jarreraz, egoeraz edo posturaz erraz aldatzeko gaitasuna da malgutasuna. Maila fisikoan eta adimenean dagoen kualitate bat da.

Batetik, gure gorputzaren malgutasuna landu dezakegu hainbat asana bidez (gorputzeko ugimendu eta posturak). Bizkar hezurra da gure gorputzaren euskarria, eta hura lantzeak onurak ekarriko dizkie gorputz osoko gihar eta mugimenduei.

Bestetik, malgutasun fisikoaz gain, geure buruaren malgutasuna ere praktikatu dezakegu; geure buruarekiko nahiz besteekiko exigentzia-maila laxatu, ez epaitu, malguak izan… Bizitza aldaketaz beteta dagoela onartzean dago gakoa.

Testuak: Yoke Yoga Klasiko elkartea
Marrazkiak: Paula Estevez

Itzuli Haurrentzako yoga sarrera-orrira.

Azken komikiak

Previous
Next
Scroll to Top