Adi irudiei!

IRRIAren aleetatik bildu ditugun jolas hauekin, irudien behaketa eta arreta jarri beharko du martxan haurrak.

Alde batetik, irudien segidak topatzeko, patroiak identifikatzen eta ulertzen ikasten dute. Memoria bisuala ere behar da horretarako, irudiak eta horien ordena gogoratu behar baitituzte.

Bestetik, gaiarekin loturiko irudiak bilatzeko jolasek, arreta eta kontzentrazioaz gainera, ulermena eta irudimena ere aktibatzen dituzte. Dagokion gaiari (musika, itsasoa…) buruzko irudiak bilatzeko, gai horrek bere barne hartu ditzakeen elementuak identifikatu behar ditu, sailkatu, beste batzuk baztertu… Erantzuna ez da beti bat eta bakarra, ordea. Izan ere, jolasaren helburua ez da ariketa “ongi” amaitzea, edo erantzuna “asmatzea”; emaitza edozein dela, prozesua da garrantzitsuena, bilaketa, saiakera, norberaren arrazoitzea… Erantzunak era askotakoak izan daitezke, norberaren interpretazioaren eta pentsatzeko moduaren arabera.

Scroll to Top