Elurra etxe barruan!

Zure herrian ez badu elurrik egiten,ez kezkatu, zuk zeuk sortuko duzu elurra!

Oso erraza da. Hiru gauza beharko dituzu:

  • 3 edalontzi sodio bikarbonatoa
  • edalontzi 1 ur hotz
  • ontzi bat dena nahasteko

Bota ura bikarbonatoan eta ondo nahasi. Hobe ura pixkanaka botatzen joatea, testura egokia lortu arte.

Berehala, elurraren oso antzeko ore bat sortzen da. Eskuekin moldatu, bolak eginez, elur-panpinak…

Zure panpin eta jostailuekin, elur giroko paisaia ederrak sortu ditzakezu.

OHARRA:
Sodio bikarbonatoa jangarria da, beraz, eskuak ahora eramanez gero, ez dago arazorik.

Scroll to Top