Ikas-zirkua

IRRIAren 139. zenbakian, zirkua izan dugu gaia, eta Alaine Agirrek “Ikas-zirkua” ipuina kontatu digu, Higinia Garay marrazkilariaren laguntzarekin.

Ipuineko ilustrazioak baliatuz, eskulan erraz bat proposatzen dizuegu: irudiak moztu, tolestu, eta jarri martxan zirkua.

Zirkuko karparekin eta pailazo, ekilibrista, malabarista eta magoekin haurrak martxan jarriko du irudimena: ipuinari jarraipena eman, pertsonaiak mugimenduan eta hizketan jarri, istorio berriak sortu…

Ereduei jarraituz, haurrak pertsonaia berriak asmatu ditzake eta bere erara marraztu eta moztu.

Scroll to Top