Ipuin-jolasa

IRRIAren 121. zenbakian, ipuinak izan ditugu hizpide, ipuin klasikoak, betikoak. Gure pertsonaien istorioak irakurri ondoren, orain, haurrari dagokio sormena martxan jartzea, eta bere ipuina asmatzea.

Jolas honekin, bakarka, nahiz lagunartean, nahi dituzun istorioak asmatu ahalko dituzu. Bi gauza beharko duzu soilik: dado bat, eta irudimena!

  • Bota dadoa, eta zenbaki horretako ilarako PERTSONAIA izango da protagonista.
  • Bota dadoa bigarren aldiz, eta ilara horretako ARAZOA gertatuko da.
  • Bota dadoa hirugarren aldiz, eta ilara horretako LEKUAN gertatuko da zure istorioa.

Hiru elementu horiekin, has zaitezke zure istorioa asmatzen.

Bazen behin herensuge bat, zapata galdu zuena…
Kobazulo batean pirata bat bizi zen. Egun batean, estralurtar bat agertu zitzaion

Zu zara istorioaren egilea, beraz, edozer gauza gerta liteke, edonon, edonorekin… Irudimenak ez dauka mugarik.

Eta ipuina luzatzen eta luzatzen jarraitu nahi baduzu, jarraitu dadoa botatzen, eta pertsonaia, gertakari eta leku gehiago agertuko dira.

Hona beste proposamen bat: zure ipuinaren marrazkia egitea. Animatzen al zara?

Scroll to Top