Jolas hauen helburua kolore-segidaren araua deduzitzea eta segidari jarraitzea da. Kolore-segida edo patroi batzuk ematen zaizkie, horien ordena edo araua deduzitu behar dute, eta segidari jarraipena emango dioten koloreekin margotzen jarraitu.
Kolore-sekuentziak haurrekin arreta lantzeko jarduera aproposak dira, eta hainbat onura izan ditzakete, besteak beste:
- Kontzentrazioa hobetzen dute: kolore-sekuentziekin lan egitean, arreta irraunkorra behar da konbinazioak identifikatzeko, jarraitzeko eta gogoratzeko.
- Memoria estimulatzen dute: kolore-konbinazio desberdinak gogoratzean, memoria trebatzen ari dira epe laburrean. Gainera, jarduera horiek errepikatzeak epe luzeko memoria hobetzen lagun dezake.
- Koordinazioa garatzen dute: begia-eskua koordinazioa eta begizko jarraibideak betetzeko gaitasuna lantzen dute.
- Ikusmen-pertzepzioa hobetzen dute: hainbat tonalitate eta kolore-konbidaziorekin lan egitean, ikusmen-pertzepzioa eta patroiak identifikatzeko gaitasuna estimulatzen ari dira.
- Erlaxazioa errazten dute: kolore-sekuentziei jarraitzea bezalako jarduera espezifiko eta errepikakor batean zentratzean, estresa eta antsietatea murrizten eta erlaxazioa errazten lagun dezakete.
PDFak jaitsi ditzakezu hemen: