Patakon eta kaimana

IRRIAren 125. zenbakian jakin dugu nola galdu zuen hanka Patakonek: kaiman batek janda!
Txotxongilo hauekin, istorio hori kontatu ahalko duzu, hori edo berri bat asmatu. Zeuk asmatutako istorioa izango da.

Zer beharko duzu?

  • Txotxongiloen txantiloiak
  • Margoak
  • Guraizeak
  • Kola
  • Arroparako bi pintza

Nola egin?

  • Margotu eta moztu bi txotxongiloak.
  • Moztu ahoaren lerrotik
  • Itsatsi behealdea pintzaren beheko piezan, eta goialdea pintzaren goiko piezan.

Listo, badituzu txotxongiloak jolaserako prest!

Scroll to Top