Pupu eta Lore superheroi

IRRIAren 141. zenbakian, superheroiak izan dugu gaia. Horren haritik, Pupu eta Loreren txotxongiloekin jolastea proposatzen dizuegu. Haurrak txantiloiak margotu beharko ditu, moztu, behatzetarako zuloak egin, eta behatzak sartu mugimenduan jartzeko.

IRRIAn oso gustuko ditugu txotxongiloak. Horiekin jolastuz eta antzerkiak eginez, haurrak hegan jartzen du bere sormena: istorioak erreproduzitzen ditu, istorio berriak asmatzen, eta hitzak jartzen dizkie bere irudimenari eta emozioei.

Jolas sinbolikorako tresna perfektua dira txotxongiloak. Izan ere lagundu egiten die beste baten azalean jartzen, beste baten ahotsa izaten, eta horrek enpatia eta desinhibizioa dakar.

Scroll to Top