Sudokuak

Jolastea ez da denbora-pasa huts bat. Jolastea gauza serioa da, irudi lezakeena baina askoz onura gehiago dauzkana. Eta halakoak dira sudokuak. Jolas japoniar hau tresna ezin hobea da pentsamendu logiko eta matematikoa lantzeko. Sudokuak egitean, landu egiten ditugu memoria, kontzentrazioa, arreta eta bestelako trebetasun kognitiboak.

Sudokuekin jolasteko ohiturak zenbakiekiko hurbiltasuna eta problema matematikoen aurrean konfiantza handitzea ekar diezaioke haurrari.

Joko honen helburua, hutsik dauden gelaxkak falta diren zifrekin betetzea da, kokatuta daudenak kontuan hartuta, eta errepikatu gabe lerro, zutabe edo karratu berean. Ohikoenak zenbakiekin osatzen direnak badira ere, edozein elementurekin ere osatu litezke: irudiak, letrak, formak, koloreak…

PDFak jaitsi ditzakezu hemen.

Scroll to Top