Udako lasterketa

IRRIAren 126. zenbakian, uda izan dugu gaia, eta udako giroa eta jolasak ekarri ditugu mahai joko honetara : Udako lasterketa.

Oka moduko jolas honetarako, bi lagun beharko dira gutxienez, eta, hortik gora, nahi dituzuenak.

Txandaka dadoa botaz, eta nork bere fitxarekin gelaxkaz gelaxka salto eginez, ea nor iritsi aurrena amaierara!

Gisa honetako jolas guztiek bezala, badaude gelaxka batzuk bidean azkarrago joaten lagunduko digutenak, eta beste batzuk traba egingo digutenak, edota berriz hasierara itzularazi.

Baina badaude bestelakoak ere. Mahai baten inguruan eserita jolastea aspergarri egiten bazaizu, lasai, jolas honek mugiaraziko zaitu. Hainbat gelaxkatan, aginduak ematen zaizkigu, eta horiek bete behar ditugu, jakina, aurrera jarraitu ahal izateko.

Eman eguzkitako krema zure ondokoari, ea nola egiten duzun igeri, nola jaten duzu izozki bat?, karramarro bat zara eta egin kosk lagunari!, nola egiten duzu surfean?…

Gelaxka horietara eroritakoan, haurrak esandakoa egin beharko du, zutitu eta mugimenduan jarri, mimika egin…

Jolas honek, beraz, gauza asko aktibatuko ditu haurrengan. Arauak errespetatzen ikasiko dute, memoria eta obserbazioa landu, irudimena, memoria, matematika-trebetasunak, psikomotrizitatea…

Baina, jakina, jolas guztietan bezala, helburu nagusia hauxe da, dibertitzea!

Scroll to Top