Zein zeinekin?

IRRIAren aleetatik bildu ditugun jolas hauetan, irudien arteko erlazioak egin beharko dituzte haurrek. Lotu irudi/pertsonaia bakoitza dagokion elementuarekin, lotu berdinak diren irudiak, lotu irudi bakoitza bere itzalarekin…

Haurraren arreta eta kontzentrazioa eskatzen duten denbora-pasak dira. Irudien arteko loturak eginez, antzekotasunak eta desberdintasunak aurkituz, hainbat abilezia arituko dira lantzen: behaketa, antzemate gaitasuna, arrazonamendu logikoa, dedukzioa, memoria, frustrazioa (ezin baita beti lehen saiakeran erantzuna asmatu)…

Edozein denbora-pasa eta jolasetan, ordea, gauza bat hartu behar genuke kontuan. Jolasaren helburuak ez luke izan behar ariketa “ongi” amaitzea, erantzuna “asmatzea”; emaitza edozein dela, prozesua da garrantzitsuena, bilaketa, saiakera, norberaren arrazoitzea… Izan ere, erantzunak era askotakoak izan daitezke, norberaren interpretazioaren eta pentsatzeko moduaren arabera.

Scroll to Top