IRRIAren 124. zenbakian, zenbakiak izan ditugu hizpide, eta horiekin jolasteko proposamen bat ekarri dizuegu.
Jolas hau egokia da, batetik haurraren motrizitate fina lantzeko, eta, bestetik, 1etik 10era bitarteko zenbakiak ikasteko, identifikatzeko, eta bakoitzak irudikatzen duen kopurua ulertzeko.
Lehenik pieza guztiak moztu beharko ditu guaraizez. Ondoren, launaka multzokatuko ditu piezak, zenbaki bakoitza bere zifra, behatz kopuru eta objektuekin lotuz.
Bestelako multzokatze batzuk ere egiteko aukera ematen du jolas honek. Adibidez, 1etik 10erako zenbaki zifra guztiak errenkadan jarri daitezke, eta gauza bera egin zifrekin, behatzekin eta objektu kopuruekin. Eta, jakina, haurrari askatasuna ere eman behar litzaioke, bere irizpide edo gustuaren arabera, nahi dituen multzoak, ilarak nahiz zutabeak egiteko.