Izenburuak aurreratzen digun bezala, Esoporen fabula baten bariazioa dakarkigu IƱigo Astizek idatzi eta Leire Salaberriak ilustratutako ipuin honek.
Ipuinak ez digu esaten, baina Mireia du izena ipuinaren protagonistak. Istorioaren hari nagusiaren protagonista da, izan ere, ipuin honek bi plano ditu. Bigarren orrialdean kontaketak aldaketa bitxi bat dakar: dagoeneko ez gara gu bakarrik istorioari begira gaudenak, inurri talde bat hasiko da, pixkana, istoriora hurbiltzen, eta adi jarraituko diote, zinemako filme bati begira egongo balira bezala.
Bai testuak eta bai ilustrazioek, elementu ugari eskaintzen dizkigute, haurrekin behatzeko eta hitz egiteko:
- Ohartu gaitezen lehenengo eszenatik leizerantz doazen urratsezā¦ Zenbat daude? Zer animalia mota dira?
- Zergatik ez da otsoaz fidatzen neskatoa? Zer ikusi du hain mesfidati izateko?
- Zer adierazten digute leizearen iluntasunean ikusten diren otsoaren begiek? Beti berdin al daude?
- Nola geratu da otsoa neska engainatu ezin izan duela ohartu denean?
- Zer gertatu zaie leizera joan diren animaliei?
- Gustatu al zaie inurriei otsoaren eta Mireiaren istorioa? Eta zuri?
Ipuin honetako protagonista Haserrea album ilustratuan ezagutu genuen lehen aldiz, IƱigo Astizek idatzi eta Leire Salaberriak ilustratua hura ere. Haserrea, izenburuak dioen bezala, haserrea lantzen lagunduko digun album ilustratua da, KUKU! emozio-programaren barnean. Hari buruz gehiago jakiteko, jo Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko webgunera.