Lur, Maddi eta Izaro lagunen istorio berri bat dugu hemen, Peru Magdalena eta Mikel Valverderen eskutik. Inauteriak dira, eta, jakina, hiru neskatoek naturarekin zerikusia duten mozorroekin dibertitzen dira, beti zikin eta beti alai. Oso bestelakoa da maixua, beti garbi, beti txukun eta langile. Baina, oraingoan, maixua bere seriotasun horretik irtetea lortuko dute. Azken batean, mozorrotzeak gure egunerokotik ateratzen gaitu, eta beste norbait bihurtzen gaitu. Edo, alderantziz, behar bada, gu geu garena izaten laguntzen digu…
Lur, Maddi eta Izaro neskato hirukotea Nazkatasuna album ilustratuan ezagutu genuen lehen aldiz, Peru Magdalenak idatzi eta Mikel Valverdek ilustratua hura ere. Nazkatasuna, izenburuak iradokitzen digun bezala, nazka emozioa lantzeko album ilustratua da, KUKU! emozio-programaren barnean. Hari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko webgunera.