Emozioekin jolasten

Emozioak identifikatzen eta kudeatzen ikasteko jolasa

Bederatzi txartel hauek, Idoia eta lagunaren irudiak jasotzen dira, haien aurpegi-espresioak, hainbat jarrera eta emozio intentsitate edo gradu desberdinetan: poza, alaitasuna, lasaitasuna, tristura, beldurra, sorpresa…
Fitxak moztu, eta, bakarka nahiz taldean, hainbat jolas eta lanketa egiteko aukera ematen digute; jolasten, emozioak identifikatuko dituzte, izendatu, istorioak sortu…
Jolasaren bitartez, haurrak bere garapen psikologikoaren hainbat alderdi landuko ditu:

  1. Espresioak, keinuak, sentimenduak eta emozioak identifikatu.
  2. Keinu eta espresioak imitatu.
  3. Emozio eta sentimenduei buruzko hiztegia zabaldu.
  4. Irudiak identifikatu, multzokatu, sailkatu, sekuentziatu.
  5. Atentzioa eta obserbazioa garatu.

Nola jolastu daiteke?

EMOZIOEN ADIERAZPENAK IDENTIFIKATZEN

  • Fitxa bat hartu eta identifikatu zer emozio adierazten duen: zer egiten du neskatoak? Nola dago? Nolako aurpegia dauka? Nola sentitzen da?
  • Hipotesiak eginez, imajinatu zer gertatu ote zaion horrela sentitzeko.
  • Hartutako fitxako espresioa mimikaz imitatu, ondokoek asmatu dezaten.
  • Deskribatu imitatzen ari den emozioaren espresioa: nola dauka ahoa, begiak, burua, gorputza?
  • Elkartu emozio bera adieraz dezaketen fitxak, emozio beraren aldaerak direnak.
  • Marraztu hartutako txartelaren irudia eta emozioa.
  • Hartu txartel bat, eta, zer emozio den aipatu gabe, lotu bizi izan duen egoera batekin, modu horretan sentiarazi duen gertakari batekin.

ISTORIOAK ASMATZEN

  • Hartu bi edo hiru txartel (haurrak hautatuta, edo begiratu gabe egokitu zaizkionak) eta, sekuentziei jarraituz, asmatu istorio bat.
  • Marraztu asmatutako istorioa, irudi bakarrean edo sekuentzietan.

Jolas honetarako, IRRIA aldizkariko istorioetako irudiak baliatu ditugu, baina gauza bera egin liteke bestelako irudiekin ere; eskura dauzkagun argazki eta ilustrazioak bildu ditzakegu, eta era guztietako emozio eta espresioekin osatu gure bilduma: haserrea, nazka, lotsa, etsipena, maitasuna…

Irudi hauetako protagonistak Tristura album ilustratuan ezagutu genituen lehen aldiz, eta, ondoren, IRRIA aldizkarian irakurri ahal izan ditugu haien istorioak. Joseba Sarrionandiak idatzi eta Irrimarrak ilustratutako istorio hauek KUKU! emozio-programaren barnean kokatzen dira.

Biguna ala gogorra

Ametsetako trena

Letraz letra

Tristura, Ikaselkar, 2021

Scroll to Top