Entzun ipuina
Testua: Joseba Sarrionandia
Marrazkiak: Irrimarra
Ahotsa: Judith Huegun
Ametsetako trena Joseba Sarrionandiak eta Irrimarrak IRRIA aldizkarirako idatzi eta ilustratutako ipuina da. Beste behin, Idoia neskato sentibera dugu protagonista. Haurraren beldurrak eta segurtasun-gabezia dira ipuinaren abiapuntua: gaua, iluntasuna, bakardadea… Musika eta kantua izango dira emozio ezkor horietatik ateratzen lagunduko dutenak.
Une kritikoetan, urduri gaudenean, tentsioak edo ezjakintasunak gainditzen gaituenean, musika estrategia eraginkorra da horiek kontrolatzeko. Kantuek, gainera, pertsona, egoera edo iraganeko une jakin batera eramaten gaituzte, haiekin lotzen gaituzte, eta horrek momentuko estresa edo egoera konplexua intentsitatez jeistea lortu dezake. Kantuek leku atseginetara eramaten gaituzte, dena da posible abestietan.
Joseba Sarrionandia eta Irrimarra bikotearen ipuin hauetako ilustrazioek aipamen berezia behar dute. Izan ere ez dira marrazki soilak, koloretako oihal eta hariz ehundutako irudiak dira; arkatz eta pintzelen ordez, artaziak eta jostorratza darabiltza ilustratzaileak. Behatzak gainetik pasa eta hari eta oihalen testura sentitu behar dugula iruditzen zaigu.
Ipuin honetako protagonista Tristura album ilustratuan ezagutu genuen lehen aldiz, Joseba Sarrionandiak idatzi eta Irrimarrak ilustratua hura ere. Tristura, izenburuak dioen bezala, tristura lantzeko album ilustratua da, KUKU! emozio-programaren barnean. Hari buruz gehiago jakiteko, jo Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko webgunera.