Entzun ipuina

Testua: Joseba Sarrionandia
Marrazkiak: Irrimarra
Ahotsa: Judith Huegun

Itzalaldia Joseba Sarrionandiak eta Irrimarrak IRRIA aldizkarirako idatzi eta ilustratutako ipuina da. Beste behin, Idoia neskato sentibera dugu protagonista. Gaua da, ez dago argirik, beltz-beltza dago dena, eta iluntasunak piztu egin ditu haurraren beldurrak. Ez dago bakarrik, ordea. Ahizpa nagusia du ondoan, eta haren eskutik, eta, batez ere, haren hitzetan, topatuko du Idoiak babesa.

Gauaren beldur garenerako, lezio ederra ematen digu kontalariak: iluntasunarekin munduaren isiltasuna entzuten dugu, izan ere egunak begientzat egiten dira, baina gauak belarrientzat. Beraz, gauez, dena ilun denean, jarri belarriak erne, entzun.… seguru isiltasuna ez dela hain isila, eta hainbat eta hainbat hots eta soinu antzematen ditugula, iluntasunik gabe oharkabean pasako liratekeenak. Halaxe esaten digu idazleak:

Iluntasunik gabe ez ginateke ohartuko izarrez. Iluntasuna behar da argiaren balioaz konturatzeko.


IRRIA aldizkarian pertsonaia hauen istorio gehiago topatuko dituzu:

Biguna ala gogorra
Ametsetako trena
Letraz letra

Ipuin honetako protagonista Tristura album ilustratuan ezagutu genuen lehen aldiz, Joseba Sarrionandiak idatzi eta Irrimarrak ilustratua hura ere. Tristura, izenburuak dioen bezala, tristura lantzeko album ilustratua da, KUKU! emozio-programaren barnean. Hari buruz gehiago jakiteko, jo Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko webgunera.

140 zenbakia

Gaua

iRRiA 140 - GAUA

Azken komikiak

Scroll to Top