


Liburua irakurtzeko erak Joseba Sarrionandiak eta Irrimarrak IRRIA aldizkarirako idatzi eta ilustratutako ipuina da. Oraingoan, kontalariak liburuen inguruan hausnartzera eramaten gaitu: zertarako dira liburuak? Geure burua ezagutzeko, bakarrik ez sentitzeko, beste mundu batzuk ezagutzeko, bidaiatzeko, beste bizitza batzuk bizitzeko, amesteko… Ipuineko neskato protagonistak hainbat erantzun ematen digu, baina, seguru, haurrei galdetuta, hamaika erantzun bitxi, original eta dibertigarri jasoko genituzkeela. Egin proba, eta kontatu…!
IRRIA aldizkarian bilduma honen istorio gehiago topatuko dituzu:
Biguna ala gogorra
Ametsetako trena
Letraz letra
Itzalaldia
Ipuin honetako protagonista Tristura album ilustratuan ezagutu genuen lehen aldiz, Joseba Sarrionandiak idatzi eta Irrimarrak ilustratua hura ere. Tristura, izenburuak dioen bezala, tristura lantzeko album ilustratua da, KUKU! emozio-programaren barnean. Hari buruz gehiago jakiteko, jo Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko webgunera.