Irudimen handiko mutikoa da Manex, eta, batzuetan, despistatu eta baldar samarra ere bai. Horrek sorpresak ekartzen dizkio bata bestearen atzetik. Sorpresa harrigarriak batzuk, sorpresa beldurgarriak beste batzukā€¦ Bere inguru lausoari begira entretenitzen da, eta istorioak asmatzen eta bazterrak koloretako arkatzez margotzen dibertitzen da. IRRIA aldizkarian haren istorioak topatuko dituzu.

Manex hobeto ezagutu nahi baduzu, Sorpresa album ilustratuan topatuko dituzu haren istorio gehiago. Sorpresa, izenburuak aurreratzen digun bezala, sorpresa emozioa lantzeko album ilustratua da, KUKU! emozio-programaren barnean. Hari buruz gehiago jakiteko, jo Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko webgunera.

122 zenbakia

Koloreak

iRRiA 122 - KOLOREAK

Azken komikiak

Scroll to Top