Ipuin berri honetan, gure Manex Amazonian barrena murgildu da esploratzaile ausarten antzera. Istorio honek emozioez jarduteko bide ematen digu, ipuineko protagonistarenak, eta geureak ere bai. Sorpresak, beldurrak, pozakā€¦ Izan ere, emozioak ez datoz inoiz bakarrik; elkarri katetauta doaz beti eta batetik bestera egiten dugu salto.

Lehen sorpresetako bat, oihanean topatzen dituen animalia beldurgarriekin etorriko zaio. Oihanean, Euskal Herriko basoetan ikusten ez ditugun hainbat animalia topatuko ditu. Eta zuri, ba al dago beldurra eragiten dizun animaliarik? Zein?

Eta zure inguruko oihan, baso edo parkean ere, ba ote dago beldurrik eragiten dizun animaliarik? Eta leku beldurgarririk? Ba al dago beldurra eragiten dizun jolasik?

Harridura eta sorpresa beldurgarriz gain, oihanean ere badago pozarako tartea. Bilatu non ageri den Manex poz-pozik. Ikusi haren aurpegia, begiak, ahoaā€¦ Marraztuko al duzu Manexen poz aurpegia?

Eta, azkenik, ohartu al zara badagoela behin eta berriro ageri den animaliatxo irribarretsua? Ea topatzen duzun.

Zenbat emozio, zenbat sorpresa Amazonian barrena!


Manex hobeto ezagutu nahi baduzu, Sorpresa album ilustratuan topatuko dituzu haren istorio gehiago. Sorpresa, izenburuak aurreratzen digun bezala, sorpresa emozioa lantzeko album ilustratua da, KUKU! emozio-programaren barnean. Hari buruz gehiago jakiteko, jo Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko webgunera.

125 zenbakia

Amazonia

iRRiA 125 - AMAZONIA

Azken komikiak

Scroll to Top