Gure ipuinetako Manexen irudimenak ez du mugarik, eta, oraingoan, beste mundu harrigarri batera eramaten gaitu: dinosauroen garaira.

Dinosauroak maite ditu, eta orduak eta orduak pasa ditzake haiei buruzko liburu eta marrazki artean. Dinosauroen istorioak irakurriz, bidaia magiko batean abiatzen da, eta dinosauroak ezagutuko ditu bertatik bertara. Eta, haien artean, beti bezala, hainbat sorpresa eta ezusteko biziko ditu; sorpresa goxoak, harrigarriak, dibertigarriak, bai eta beldurgarriak ere bai.

Ipuin honen harira, eskulan eta jolas bat proposatzen dugu: dinosauro kutxa. Ipuineko pertsonaien txotxongiloekin haurrek jarraipena eman ahalko diote ipuinari, beren istorioak asmatu, nahi duten amaiera eman… Txotxongiloekin jolastuz eta antzerki txikiak eginez, haurrek hegan jartzen dute beren sormena, eta forma ematen irudimenari eta emozioei. Pertsonaiei hitza eta mugimendua emanez, beren burutapenez eta emozioez ari dira. Jolas sinbolikorako tresna perfektua dira.

Manex hobeto ezagutu nahi baduzu, Sorpresa! album ilustratuan topatuko dituzu haren istorio gehiago. Sorpresa, izenburuak aurreratzen digun bezala, sorpresa emozioa lantzeko album ilustratua da, KUKU! emozio-programaren barnean. Hari buruz gehiago jakiteko, jo Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko webgunera.

131 zenbakia

Dinosauroak

iRRiA 131 - DINOSAUROAK

Azken komikiak

Scroll to Top