Entzun ipuina

Testua: Karmele Jaio
Marrazkiak: Mikel Casal
Ahotsa: Judith Huegun

IRRIAren 128. zenbakian beldurrez hitz egiten dugu, eta, horretarako, Karmele Jaioren Putz egin eta ikusiko duzu ipuina ekarri dugu. Haurrek ipuina entzuteko aukera izango dute, eta, aldi berean, ipuinaren ilustrazioei begiratuz, istorioari jarraitu ahalko diote.

“–Beldurra zure barnean dago, birikak eta sabelaren artean –esaten zidan amonak–. Hortik atera behar duzu nolakoa den ikusi ahal izateko. Zuk putz egin zure indar guztiekin. Horrela ateratzen dira beldurrak.
Eta zuk? Badakizu zeri diozun beldurra?”

Putz egin eta ikusiko duzu, Karmele Jaio, Ikaselkar 2021

Hala esaten digu Karmele Jaiok Putz egin eta ikusiko duzu album ilustratuan. Jolas polit bat proposatzen du ipuin honetan: egin putz puxika batean, eta ea zer irteten den. Askatu zure beldurrak, ikusi nolakoak diren eta eraman zurekin. Guk ere jolas hori proposatzen diogu irakurleari: hartu puxika bat, putz egin indar handiz. Eta, berdur horiek irudikatzeko, egin marrazkia.

Putz egin eta ikusiko duzu Ikaselkar Argitaletxeak argitaratu zuen 2021ean, KUKU! Emozio Programaren barnean, eta audio formatuan ekarri dugu IRRIA aldizkarira.

Putz egin eta ikusiko duzu beldurra emozioa lantzeko helburuarekin sortutako album ilustratua da. Hari buruz gehiago jakiteko, jo Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko webgunera.

128 zenbakia

Beldurrak

iRRia 128 - BELDURRAK

Azken komikiak

Scroll to Top